XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JARDUNALDIAK

ALTZA

Las dificultades del enfermo físico crónico y su familia en la adaptación a la enfermedad hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean 19.30etan.

ASTIGARRAGA

Anorexia eta bulimiari buruzko hitzaldia eskainiko du Teresa Agorretak Kultur Etxean 17.30etan.

BERGARA

Euskara historian zehar eta Ni-aren idazkerak ikastaroak antolatu ditu UNEDek.

Ikastaroek urtarrilaren 14tik apirilaren 8ra iraungo dute.

Informazio gehiago 761342 - 761343 telefonoetara deituz.

Futbol ikastaroa. Abenduaren 27an hasiko da.

Izena emateko nahiz informazio gehiago lortzeko deitu 765957 telefonora.

BILBO

El psicodrama y el teatro griego hitzaldia eskainiko du Federico Berastegik BBKren Elkano kaleko Kultur Aretoan 19.30etan.

DEUSTUA

Balet garaikidea eta jazz ikastaroa eskainiko du Carl Fleming Paris koreografo eta dantzari estatubatuarrak La Fundición Aretoan abenduaren 26tik 30a arte.

Informazio gehiago 4753327 telefonora deituz.

DONOSTIA

Giza eskubideak eta Amnistia Internazionala hitzaldia eskainiko du Fernando Armendarizek E.U.T.G.ko 18. gelan 12.30etan.

La solidaridad necesaria en un mundo de injusticia y desencanto hitzaldia eskainiko du Jon Sobrinok Groseko Jesuiten Ikastetxean 19.30etan.

Literaturaz eta laborategiko teknikez ikastaro bana antolatu dituzte Okendo Kultur Etxean.

Bi ikastaroak urtarrilean hasi eta maiatza edo ekaina arte iraungo dute.

Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 19a arte dute izena emateko epea.

Informazio gehiago Kultur Etxean bertan.

Hirugarren adinekoen begirale izateko ikastaroa antolatu du Hezkide Eskolak.

Izena emateko epea abenduaren 15ean amaituko da.

Informazio gehiago 311474 - 311475 telefonoetara deituz.

Teknika sortzaileak musika hezkuntzan hezitzaile eta irakasleentzat trebakuntza ikastaroa antolatu du Taupa Kultur Elkarteak.

Ikastaroa abenduaren 17an hasiko da.

Informazio gehiago 557136 telefonora deituz.

Orkestra eta Koro Zuzendaritza Klaseak emango ditu Francisco Navarro Larak 1995eko apirilaren 3tik 9ra bitartean.

Vienan ikasteko beka bat ere lortu daiteke bertan.

Izen ematea urtarrilaren 13a baino lehen egin behar da: A.E.D.O.C. Posta Kutxatila 55. 14.650 Bujalance (Cordoba).

Informazio gehiago Orkestra eta Koru Zuzendarien Espainiako Elkartean.

ELORRIO

Durangaldean zaborrak birziklatzeak dakartzan arazoei buruzko hitzaldia eskainiko dute Arriola Kultur Aretoan 19.30etan.

GASTEIZ

Gabonetako postalak eta kartak tailerra antolatu dute Judimendi Gizarte Etxean.

Abenduaren 19an hasi eta 21ean amaituko da.

Izena emateko epea abenduaren 16an amaituko da.

Informazio gehiago Gizarte Etxean.

Heldu eta haurrentzat antzerki tailerrak antolatu dituzte Arte Eszenikoen Tailerrean (Errege Katolikoak, 4).

Izena emateko epea abenduaren 21ean amaituko da.

Ikastaroak antzerkigintzan inoiz aritu ez direnei zuzenduak daude.

Informazio gehiago 284542 telefonora deituz.

LASARTE-ORIA

Familiari buruzko hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean 18.30etan.

SORALUZE

Sexualitate ikastaro mistoa antolatu du Udaleko Gazteria Batzordeak.

Ikastaroa partaideek erabakitakoan hasiko da.

17 eta 21 urte bitartekoei zuzendua.

Partaide kopuru mugatua.

Informazio gehiago Akelarre tabernan.

TOLOSA

La historia de la vegetación en el País Vasco' hitzaldia eskainiko du Maria Jose Iriartek Kultur Etxean 20.00etan.

Ikasketa teknikei buruzko ikastaroa antolatu du Kutxa Fundazioak.

Ertainetako ikasleei zuzendua.

Ikasle kopuru mugatua.

Abenduaren 27an hasi eta urtarrilaren 7an amaituko da.

Informazio gehiago Kultur Etxean.